top of page

 

MUSIKAK

​

01 IbaiOna (Patrik Larralde, 2015)

    “Ibai Ona” baionako izenean oinarritzen da. Titulu hau sortu da Baionako karriketan 2015an. Baionan, goiz batean, ekarle bat edariak tabernetarat ekartzen ari zen “diable” deitutako tresna batekin zenpez beterik. Ekarlearen “Diable” horren errotak azantza egiten zuen. Ekarleak, jakin gabe, Fa nota eta biribilketaren erritmoa jotzen zuen. Anaiarekin gibeletik azantzarekin batean hasi dugu jostatzen nota eta erritmoa arrapatuz. Biribilketa berri bat sortu genuen.

​

02 Biribilez zabiltza (Patrik Larralde, 2002)

    Egun batez, fandangoa sortzeko gogoa nuen eta ber denboran jantzien garbitzeko makinak bere lana betetzen zuenean “tututututa tututa” jotzen zuen. Beraz makur… bainan horrek eman daut fandango horren erritmoa. Makinari esker sortu da fandangoa “Biribilez zabiltza”.

 

03 Jokin (Patrik Larralde, 1996)

    Ene gaitxemea, Jokin, sortu zelarik bere ongi etorriarentzat Arin arin hau asmatu nuen.

 

04 Amsterdamen (tradizionala arramoldaturik)

    Euskal herritik kanpora joaitean, batzuetan gure musikak ikasten ditugu. Holandako dantza konpania batekin ibilli ginen Holanda guzian. Eta, musika hau ezagutu genuen. Musika hau normalki abanera bat da. Guk, diska honetan tango gisa jotzen dugu.

 

05-06 Enea (Patrik Larralde, 1998)

    Ainitzetan musika besteentzat sortzen dut bainan hau, nehorrek ez zautan manatu.

 

07 Joseba (Patrik Larralde, 1995)

    Egun batez, Joseba Tapiaren vinila entzuten ari nintzen. Horrek, trikia jotzea embeia eman zautan. Bainan, trikirik gabe nintzen, orduan, pianoarekin hasi nintzen kopiatzen. Trikiaren milaka notetan galduta, nere kabuz, musika segitzen hasi nintzen. Omenaldi gisa, Joseba deitu dut.

 

08 DuDa (Patrik Larralde, 2012)

Euskara UKAN ala euskaraduna IZAN

dugun ta giren kultura nola ulertu hitzan :

 

euskaldun nortasuna ala jabetza gisan?

​

nortasuna ala jabetza gisan?

 

Girelako duguia?

dugulako girea?

ukan eta izanetik,

bera al da bidea?

 

                DAk du

                ------------- ala

                ------------------------ DU da

 

--------------------------------------  Kezka!

Zalantza! ------------------------------------

 

DUDA!!

 

09 Zortzikoa (tradizionala arramoldaturik)

​

10 Mazurka (Patrik Larralde, 2001)

    Dantza erromantikoena da. 

​

11 Betti (Patrik Larralde, 1998)

    Lapurdiko gizon popularrari, Betti …

1998an Betti Bettelurentzat sortu nuen fandango hau. Betti Betteluk urtez eta urtez dantza jauziak, besteak beste, erakutsi zituen eta gure kultura sustengatu. Esker mila Betti….

​

12 Beti arin (Patrik Larralde, 2008)

    Bodarin ikusgarriarentzat sortua izan zen arin arin hau.

bottom of page