.png)

Bi anaiak dira Christian eta Patrik LARRALDE. Parisen sortu dira famili euskaldun batean. Euskal dantzan hezituak izan eta, euskal herrira etorri dira. Bi gauza sakondu dituzte: euskara eta trikititxa. Duela 20 urte ibiltzen dira herriz herri euskal herrian eta euskal herritik kanpo. Baxe nafarroako trikitixa popularran oinarritzen da bikotea. Musika tradizionala, neo-tradizionala eta haien sorkuntzak jotzen dituzte. Iparraldekoak izanki dantza jauzi tradizionalak, bai eta ere iparraldeko herriko errepertorioa botatzen dituzte plazetan (masurkak, baltzak, kontra dantzak, dantza jauziak eta soka dantzak). Gustatzen zaie, bestaren kari, plazetan, herritarrekin momentu alaitsua partekatzea. Bikotearen filosofia da. Bikoteak munduko kultura gurutzatuta eta euskal herritik kanpo ibilita besteen kultura ere ezagutu dute eta ahal zelarik ikasi.
LarreAlde Trikitilariak
Taldea

Xabi ALBIZTUR
Gitarra joilea

Christian LARRALDE
LarreAlde trikitilarien pandero joilea

Patrik LARRALDE
LarreAlde trikitilarien triki joilea

Jakes GUECAIMBURU
gitarra apala joilea